10.000 PLAZA BAINO GEHIAGO KANPAMENDU ETA UDAKO EKINTZETAN. AUKERATU ZUREA!

Prest da ‘udako operazioa'. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 78 gazte-taldek ikasturte osoko lanaren emaitza aurkeztu dute: 162 udaleku eta opor-jarduera!

Guztira, bolondres-elkarteek 10.000 plaza eskaintzen dituzte 2 urtetik gorako ume eta gazteentzako udaleku, auzolandegi, topaketa eta bestelako udako-ekintzetan parte hartzeko. Zeri itxoiten diozu?

Jaitsi gidak eta aukeratu zurea!

Udako ekintzen eskuorria 2012 - ARABA

Udako ekintzen eskuorria 2012 - BIZKAIA

Udako ekintzen eskuorria 2012 - GIPUZKOA



YES, WE CAMP! ¡La cabra tira al monte! Goazen kanpamenduetara!

Arabako astialdi taldeok maiatzaren 10ean, osteguna, Gasteizen ekintzaz betetako arratsaldea prestatu dugu, alde batetik, kanpamenduak ailegatzen direla ospatzeko eta, bestetik, haien lan boluntarioa ikustarazteko –guztiak gonbidatuta zaudete boluntario izatera-.

Arratsaldeko 18:30etan Probintzia Plazan “Uno para ganar” telesaioan oinarritutako adin guztientzako jolasak egongo dira; 19:30etan, Probintzia Plazatik abiatuta, Kutxi kaletik Halabedi Tabernara arte Kumbalayê batukadak giroa berotuko du; eta 20:30etan Halabedi Tabernan Astialdi taldeek antolatutako 20 minutuko antzezlana, benetazko Do It Yourself espirituarekin! Kartela atxikitzen dizuegu.

Anima zaitezte eta gororatu: YES, WE CAMP!!!



2012ko UDALEKUEN DESPLEGABLEAN PARTE HARTU NAHI? Datuak jasotzen ari gara.

Elkartegintzatik eta boluntariotzatik abiatutako udalekuen zerrenda abian da. Desplegablea egiteko behar ditugun datuak jasotzeko epea apirilaren 20an amaituko da. Parte-hartzea erraza da: atxikitutako fitxa bete eta astialdiforoa@egk.org
emailera bidali.

Aprobetxatu guraso elkarteetara, ikastetxeetara, gazte informazio bulegoetara eta elkarteetara ailegatzen den euskarri hau eta bidali zuen udako ekintzen informazioa!

INFO+: astialdiforoa@egk.org



SARE SOZIALAK ETA GURE SEME-ALABEN HEZIKETA

Kiribil Sareak, gizarte-hezkuntzako elkarteez osatutako erakundeak, gure seme-alaben heziketan gaur egun garrantzia handia duten gaien inguruko topaketak antolatu ditu. Martxoan Sare Sozialen txanda da.

Datak:

- Martxoak 15: La Bolsa Eraikina (Bilbo) eta Villamonte Kultur Etxean (Algorta)
- Martxoak 20: Kultur Etxea (Etxebarri)
- Martxoak 21: Artxandape Ikastola (Uribarri-Bilbo) eta Indarra Lokaletan (Galdakao)

Saio guztiak arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara eta gazteleraz.



BELAUNALDIA II. ITZULERA-k irabazleak aukeratu ditu dagoeneko.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Astialdi Foroak, Euskadiko astialdi eskola eta federazioen lantaldeak, astialdi hezitzailean diharduten gazte boluntarioen lana jendarteratzeko abiatutako Belaunaldi II. Itzulera argazki lehiaketaren sariak banatu ditu.

Sari banaketa azaroaren 25ean Donostiko Guardetxean ospatutako inaugurazio-jaiaren baitan egin zen. Guztira 71 argazki eta hiru lurraldeetako 24 elkartek parte-hartu dute.



HEZKUNTZA INKLUSIBOA: “Gehituz heztea, aldaketarako formula” ikastaroa

.Hezkuntza oinarrizko eskubidea da eta bideak irekitzen ditu gainerako giza eskubideak baliatu ahal izateko. Honela, garapen estrategia bihurtzen da hezkuntza, baina inklusiboa izan behar du horrek, aniztasuna errespetatu behar du eta bidezkoa izan behar du.
Gai honen gainean janzteko Intered eta Astialdi Foroak ikastaro bat prestatu dugu hezkuntza ez formalean aritzen zareten hezitzaileentzat. Formakuntza Bilbon egingo da azaroaren 21ean eta 23an.

info+: “Gehituz heztea, aldaketarako formula” i



ASTIALDIKO BEGIRALE, ZUZENDARI EDO DINAMIZATZAILE IZAN NAHI DUZU?

Balio-heziketan trebatzea gustatuko litzaizuke, eta ludoteka, gazteleku, jantoki, udaleku, auzolandegi eta beste jarduera eta proiektutan parte hartu? Orain duzu aukera! Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako astialdi eskoletan matrikulazio epea ireki da dagoeneko.

Hainbat ikastaro-mota dago: urte batekoak edo bikoak (intentsiboak eta estentsiboak, hurrenez hurren), astean zehar edo asteburutan (edo mistoak), eta euskaraz edo gaztelaniaz. Prezioei dagokionez, 100 eurotik hasi eta 500 eurotara arte dihoaz, tituluaren arabera eta segun eta alojamendua eta mantenua barne dagoen edo ez.

Aukeraketa errazteko, hemen duzu eskola ezberdinen informazioa biltzen duen IKASTAROEN-GIDA.



BELAUNALDIA II. ITZULERA: Astialdiko argazki lehiaketa

Astialdi munduan sartuta bazaude eta argazkiak egitea gustuko baduzu Belaunaldia II. Itzulera* da zure lehiaketa. Parte hartzea oso erreza da: hartu argazki kamara eta islatu zure taldeko ekintzak eta egiten duzuen lana. Aukeratu hiru argazki eta urriaren 21a baino lehen bidali itzazu zure federaziora edo astialdiforoa@egk.org helbidera.

Astialdi mugimendutik egiten den lana ezagutarazi nahi dugu eta horretarako zure objektiboa ezinbestekoa zaigu. Anima zaitez eta lagundu astialdi taldeen lana zabaltzen.

Sariak eta zehaztasun guztiak oinarrietan dauzkazue: OINARRIAK

*



ASTIALDIA ASTINDU! Kanpalekuak, udalekuak… aukeratu zurea!

Aurten ere, astialdi taldeek abian jarri dituzte milaka ume eta gazteentzako kanpaleku, udalekuak, elkartrukeak edo irteerak. 102 elkartek antolatutako 155 udako ekintzen informazio guztia UDAKO DESPLEGABLEAn aurkituko duzue: ekintza mota, harremanetarako datuak, taldeko informazioa eta ekintza non garatuko den ere.

- Arabako astialdi taldeen desplegablea
- Bizkaiko astialdi taldeen desplegablea
- Gipuzkoako astialdi taldeen desplegablea

Eta gogoratu talde gehienek urte osoan zehar ekintzak antolatzen dituztela (mendiko irteerak, jolasak, zinema...) eta udako ekintzak haien ikastaroaren gailurra besterik ez direla. Urtean zehar talde hauetan parte hartu nahi baduzu, irailetik aurrera haiekin harremanetan jarri!



2011ko UDALEKUEN DESPLEGABLEA. Datuak jasotzen ari gara.

Elkartegintzatik eta boluntariotzatik abiatutako udalekuen zerrenda abian da. Desplegablea egiteko behar ditugun datuak jasotzeko epea apirilaren 8an amaituko da. Parte-hartzea erraza da: atxikitutako fitxa bete eta astialdiforoa@egk.org emailera bidali.

Aprobetxatu guraso elkarteetara, ikastetxeetara, gazte informazio bulegoetara eta elkarteetara ailegatzen den euskarri hau eta bidali zuen udako ekintzen informazioa!

INFO+: astialdiforoa@egk.org