EUSKARA NERABEEN AISIAN ETA LAGUNARTEAN

Aurten ere Udaltop udaletako Euskara-Zerbitzuen Topaketak antolatu dituzte eta joan den astean izan zen II. topaketen aurkezpena. Apirilaren 21ean eta 22an izango dira aurtengo topaketak Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean. Aurten landuko den gaia "Nerabeen aisia eta lagunartea" izango da eta topaketean "Zer eta nola egin daiteke udaletatik nerabeek aisian eta lagunartean euskara gehiago erabiltzeko?" galderari erantzuna ematen ahaleginduko gara.
Topaketa hauek udaletako teknikarientzat zuzenduta egoteaz aparte gainerako teknikari edo interesatuentzat zuzenduta daude.

EranskinaTamaina
Udaltop dip_OROKORRAK_grixa.pdf2.94 MB