"1959. urteaz geroztik, 2.000 hezitzaile baino gehiagok eta 40.000 inguru haur eta gaztek parte hartu dute Araba Lurralde Historikoan egon diren eskauten 25 talde baino gehiagotan. Bada lehenagoko beste aurrekari bat, 1912koa: urte hartan Teodoro Iradierrek, Manuel Iradier esploratzailearen ilobak, Espainiako Esploratzaileen lehenbiziko Taldea osatu zuen abuztuaren 11n; baina Arabako eskautismoa benetan 1959an sortu zen, Manuel Iradier Eskaut Taldea eratu zenean." Honela hasten da Euskalerriko Eskautak Arabakoen 2009. urteko aktibitateen memoria, haien 50. urteurrenaren urtean. Egin dutenaren artean aipagarria da DVD bat non azken 50 urteetan EEAn egondako pertsonen testigantzak agertzen diren mugimendu horretatik egin den gizarte lana azalduz. URREZKO EZKONTZA ZORIONTSU OPA DIZUEGU!!!
| Eranskina | Tamaina |
|---|---|
| memoria50aniversarioeuskera.pdf | 1.12 MB |