Deialdi hau EAEko erakunde publikoei eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei zuzenduta dago. Erakunde hauek edozein tipologia edo modalitatetako proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte abenduaren 26ra arte, boluntarioek auzolandegietan egin beharreko lan-arloari dagokionez (ingurumena, arkeologia, berreraikitzea, gizarte-lana, antzerkia, artea, ondarea berreskuratzea...). Erakunde interesatuek kontuan hartu beharko dute auzolandegien xedea dela hainbat jatorri eta kulturatako gazteen arteko elkarbizitza eta kultur trukea bultzatzea, auzolandegia hartuko duen komunitatearen onerako izango den boluntario-lanaren bidez.
| Eranskina | Tamaina |
|---|---|
| auzolandegiak_09.pdf | 112.89 KB |