Astialdi Foroa Gipuzkoa

Duela urte batzuetatik hona, Gipuzkoan astialdiaren esparruan lanean diharduten eragileek Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin elkarlanean, amankomuneko lana burutzen dihardute. Bakoitzak duen errealitatetik abiatuta analisiak eta estrategiak elkarbanatzeko esparrua eratzearekin batera egoera eta erronka berriei erantzuna emateari begira sare txiki bat sortu dugu.

Elkarlanean hasi ginenetik jarduera ugari burutu ditugu; esparruaren diagnostikoa, udarako eskuorriak, Dekretu Zirriborroaren lanketa eta txostena etabar. Ekintza horiek guztiak landu, eztabaidatu eta burutzeko, lehenago aipatu dugun moduan lanerako espazio bat finkatu dugu non hilabeterako maiztasunaz elkartu garen.

Urte hauetan guztietan EGKren lana talde horiek koordinatzea eta landutakoa jasotzea izan da besteak beste. Horrekin batera, Astialdi Foroa eta Foru Aldundiaren arteko harreman zuzena bermatzeari begira bitartekaritza lana egin dugu.

Gaur egun, Astialdi Foroan maiztasunez bildu ohi garen eragileak ondorengoak gara; Atzegi, BAT, Larrunarri, Hezkide, Topagunea eta Urtxintxa. Horrez gainera, EGKren bitartez Gipuzkoako beste talde eta eskolekin nahiz Foru Aldundiko Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuarekin zuzeneko harremana mantentzeari begira lanean jarraitzen dugu.

ASTIALDIKO ESKOLAK GIPUZKOAN:

LARRUNARRI ESKOLA
943.473.108
www.larrunarri.com

URTXINTXA ESKOLA
943.270.033
www.urtxintxa.org

HEZKIDE ESKOLA
943311.474
www.hezkidea.org

MUNDO NUEVO
943.457.511

GAZTEEN GURUTZE GORRIKO ASTIALDIKO ESKOLA
943.222.222
www.cruzrojuventud.org

ASTIALDIKO FEDERAZIO-KOORDINAKUNDEAK:

ATZEGI
Okendo, 6 โ€“ behea
20.004 Donostia
943.423.942
admon@atzegi.org
www.atzegi.org

BIZI ALAI TALDEAK
San Joan, 15 โ€“ behea
20.003 Donostia
943.423.664
bataldeak@elizgp.euskalnet.net
www.elizagipuzkoa.org

TOPAGUNEA
Extremadura, 7 โ€“ behea
20.140 Andoain (Gipuzkoa)
946.215.805
gazteak@topagunea.com
www.topagunea.com