Astiadi Foroa Bizkaia, proiektu eta ideologia ezberdinak eta aldi berean izaerako elementu amankomunak dituzten elkarte eta eragile ezberdinen elkarlanerako gunea da. Lantalde honek, Bizkaiko Astialdiaren garapena bultzatzea du helburu, elkarren arteko koordinazio – bitartekaritza, ekimenen oinarrizko aholkularitza, elkarren arteko hausnarketa, formazioa eta sensibilizazioa abiapuntutzat hartuta. Astialdiari lotutako elkartegintza indartu nahi da, baita balioetan heziketa eta astialdiaren bitarteko gizarte eraldaketa bermatutako ekimenak bereziki sustatu ere.
Astialdi Foroaren hartzaile dira:
* Umeak eta gazteak, eta haien gurasoak
* Astialdiko taldeak
* Astialdiarekin erlazionatuak dauden ekintza garatzen dituzten ikastetxeak
* Bizkaiko Lurralde Historiko-ko Instituzio publikoak (Aldundiak eta Udalak)
* Astialdiko taldeen koordinakundeak, federazioak eta Astialdiko Eskola
ASTIALDIKO ESKOLAK BIZKAIAN
ASTIALDIKO FEDERAZIO-KOORDINAKUNDEAK