2007ko urriaren 18a eta 20a bitartean Arantzazun (Oñati, Gipuzkoa) Gazteei eta Gatazkari buruzko Nazioarteko Konferentzia burutu zen, Public Achievement erakundeak eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak antolatuta, eta Baketik Arantzazuko Bake Zentroaren lankidetzarekin.
Amaierako dokumentoa eranskinean:
Bizkaiko Astialdi Foroak herrialde honetan aktibitateak hezkuntza ez formalean egiten dituzten 110 astialdi talde eta elkarteak ezagutzera eman nahi du. Gainera formato modernoago batean, CD formatoan hain zuzen ere.
CDa eskuratzeko:
tlf. 94 443 61 43
Bizkaiko Astialdi Foroan lan egiten duten elkarte guztiek
(Astitxoak, Gaztetxoen Antolakidekuntza eta Eskola, EDE Fundazioa,
Bosko Taldea Federazioa, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Euskalerriko Eskautak Bizkaia, Gazteen Gurutze Gorria, Itaka Eskolapios Fundazioa eta Urtxintxa Eskola), 7 urte baino gehiago daramate batera lan egiten, Bizkaiko Astialdi Hezitzailea bultzatzen.
CDa administrazio (Bizkaiko Foru Aldundia eta udaletxeak), Gazte Informazio Bulego eta Ikastetxeen artean zabalduko dugu. Eta eskatu nahi diegu, informazio honen banatzaileak izatea, Astialdi Hezitzailea indar handiagoz babestuz, batez ere Herriko udaletxeak.