Bizi Alai Taldeak (BAT) federazioak apirilaren 20an Txirrin Txarran eguna ospatu zuen.
Bertan talde guztiotako 500 bat gazte eta begiralek hartu zuten parte. Helburua festa egitea zen, elkartzea eta taldeon lan hezitzailea plazaratzea. Aurtengoan Trintxerpen, bertako BOVEDA Gazte Elkartearen eskutik.
Bolunta-k, Bizkaiko Boluntariotza eta Elkarteentzako Agentzia, bere webgunea berritu du.
Europa gero eta kulturanitzagoa da. Hori dela eta kulturarteko elkarrizketa europar herritartasuna eta nortasuna bultzatzeko gero eta tresna baliagarriagoa da. Kulturarteko elkarrizketari buruzko europar urtearekin Europako aniztasuna aukera bakarra dela azaldu nahi da. Ekintza honek Europan bizi diren guztiak gure kultur ondare aberatsari so egitera suspertu nahi ditu.
Astialdi Foroaren helburuen artean astialdi hezitzailean lan egiten duten elkarteetatik euskararen erabilera sustatzea da. Hori dela eta, 2007ko maiatzean “Euskara nola landu Astialdian” jardunaldia antolatu genuen.
Jardunaldiaren helburua ea nola lantzen ari den euskara astialdian, esperientzien difusioa eta informazioaren zabalpena zen. Horretarako zenbait esperientzia aurkeztu ziren, lurralde eta testuinguruko ezberdinekoak.
Jardunaldi haren emaitza Hizpideak 2 argitalpena da, eskuragarri daukazu atxikitutako dokumentoan.
![]()
Haurren Eskubideen Aldarrikapena 1959ko azaroaren 20an Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak egindako aldarrikapena da, Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean oinarrituta haurren eskubide unibertsalak finkatuz. 1989ko azaroaren 20an Haurren Eskubideen Konbentzioa onartzen da.
INFORMAZIO GEHIAGO ESKURATZEKO: Gure Eskubideak
Odola ematea bizitza da. Egin zaitez odol emaile!
Odol ematea, ekintza... librea, borondatezkoa, doakoa, anonimoa, elkartasunezkoa eta arduratsua.
Odola ematea oso ekintza erraza da, minutu batzuk irauten ditu, ez du osasunerako inolako arriskurik eta guztiz asebetegarria gertatzen da.
Informazio gehiago: www.donantesdesangre.com
Elkarteen antolaketarekin, hau da, bilera, komunikazio, publizitate eta abarrekin, zerikusia duten alorrak ikasteko eskaintza jasotzen du gida honek. Elkarteen eginkizun zehatzak hobetzen lagunduko duten ikastaroak ere badaude gidan: garapenerako lankidetza, sexualitatea, kulturartekotasuna, generoa, aisialdia, bakea eta gatazkak, gizarte arloko esku-hartzea...
Gida Gizarte Egutegia-k (EGK, Urtxintxa Eskola, EDE Fundazioa eta Bilboko Udala) egin du.