TIPI TOPA: HEZKUNTZA EZ FORMALEKO PROFESIONALAK GARA

Abenduaren 13an, Carlos Abaitua aterpean, Gasteizen, astialdiaren munduan mugitzen garen guztiok hizketa tailer honetara gonbidatuta gaude. Bertan, begirale eta astialdi taldeetako eragile ezberdinek batzeko aukera izango dugu gai ezberdinen inguruan hausnarketa egiteko.

Informazio gehiago eranskinean:



TIPI TOPA - ASTIALDI HEZITZAILEARI BURUZKO BILTZARRA

Ohiko topaketa bat egin beharrean, astialdi hezitzaile alorra sustatzeko eta suspertzeko gai izan daitekeen lan prozesu oso eta borobildu bat garatzea komenigarriagoa zela iritzi zen.

Hau dela eta Topaketa nagusi bat egiteaz gain, hiru fase edo garaietan desberdintzen den 9 hilabeteko lan prozesu bat bideratu da:

HIZKETAK

Topaketaren abiapuntu eta oinarri izango diren hizketa hauen helburu nagusia, gazteria esparruan eta gazte elkarteetan lan egiten duten gazte eta pertsonen arteko elkarlana, elkar ulermena eta elkarrizketa sustatzea da.

TOPAKETA

Astialdi Hezitzaileari buruzko Biltzarra, aurrez esan moduan, gazteei, gazte eragileei, gazteria politiketan arduradunak direnei eta orokorrean, biltzar honetan interesa duenari eta bertan parte hartu nahi duen orori dago zuzendua.

SARE-LANA

Biltzarra amaitu arren, TIPI TOPAren lan prozesuak aurrera egitea da helburu, Biltzarrean azaldutako ondorio eta erronka esanguratsuenak batuz, hauek landuz, zabalduz eta gizarteratuz, sare-lan honi ibilbidea zabaltzeko, beharrezkoa da lan prozesu osoan zehar sortutako kontaktu, aukera, espazio eta sareak aprobetxatuz, hausnartutako erronken inguruan era koordinatu batean lanean aritzeko eta astialdi hezitzailearen esanahia plazaratzeko.





GAZTEAK EKINEAN

Programa honen helburu nagusia Europar Batasunean, gazteen arloan, lankidetza sustatzea eta babestea da. Programak bost ekintza ditu:

- Gazteak Europarekin
- Europako Boluntario Zerbitzua
- Gazteak Munduarekin
- Gizarte-hezkuntzazko animatzaileak eta laguntza-sistemak
- Lankidetza politikoarekiko laguntza

INFORMAZIO GEHIAGO: GAZTEAUKERA - INJUVE

Informazio osoa programaren 2009ko gida berrian kontsulta daiteke:



ASTIALDIKO ESKOLAK BIZKAIAN

Astialdirako begirale edo zuzendari izateko beharrezkoa den agiria eskuratzeko ikastaroa dagoeneko egin daiteke. Informazio gehiago eskoletan:

URTXINTXA ESKOLA
944.320.445
urtxintxa@urtxintxaeskola.org
www.urtxintxaeskola.org

ITAKA ESCOLAPIOS FUNDAZIOA
944.244.954
bilbao@itakaescolapios.org
www.itakaescolapios.org

GAZTETXO ESKOLA
944.245.842
gaztetxoak@jet.es
www.gaztetxoak.com

EDE FUNDAZIOA
944.009.999
formación@fundacionede.org
www.fundacionede.org

GAZTEEN GURUTZE GORRIKO ASTIALDIKO ESKOLA



ASTIALDIKO ESKOLAK GIPUZKOAN

URTXINTXA ESKOLA
943.270.033
www.urtxintxa.org

HEZKIDE ESKOLA
943311.474
www.hezkide.org

LARRUNARRI ESKAUT-GIDA ESKOLA
943.473.108
www.larrunarri.com

EZIKO UDALEKUAK
943.217.413
www.ezikoudalekua.net

MUNDO NUEVO
943.457.511

GAZTEEN GURUTZE GORRIKO ASTIALDIKO ESKOLA
943.222.222
www.cruzrojuventud.org



ASTIALDIKO ESKOLAK ARABAN

ATSEDEN ESKOLA
945.122.729
www.atseden.org

ARDURADUN ESKOLA
945.240.343
www.arduraduneskola.org

GAZTEEN GURUTZE GORRIKO ASTIALDIKO ESKOLA
945.132.630
www.cruzrojuventud.org



UDAKO EKINTZAK! AUKERA BAT BAINO GEHIAGO


Herri udalekuak, udalekuak, kanpaldiak, herri eta mendi ibilaldiak...

Ezagutzen al dituzu zure herri eta ingurunean ondo pasatzeko dauzkazun aukera guztiak? Naturarekin harremanetan bizitzea frogatu nahi al duzu? Lagun berriekin etxetik kanpo egun batzuk ondo pasatzeko aukera paregabea!

Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako astialdiko taldeen ekintza guztiak:



GORKA DEUNA 2008 (ARABA)

Euskalerriko Eskautak Araba-k, maiatzaren 18an Amurrion bere urteko festa, Gorka Deuna, ospatu zuen.

Eskautak hiritik herrira leloa aukeratuta, 300 gazte eta 60 begirale baino gehiago Gorka Deuna ospatzeko elkartu ziren.



URTXINTXA ESKOLA. UDA IKASTAROAK

- Xake-Mate! aisialdian sexualitatearen lanketaren bidez sexismoari aurre egiten (maiatzak 21)

- Euskara eta teknologia berriak (ekainaren 23tik 25era)

- Heziketa berezia (ekainaren 23tik 26ra)

- Mundua jolasean (ekainaren 23tik 26ra)