OZTOPO GUZTIEN GAINETIK… KANPALEKUAK NONAHI!!!

Atzo autoa hartu eta Burgos aldera jo genuen kanpaleku batzuetara bisitak egitera. Nahiz eta bidean hamaika taldeekin topatu azkenean bost izan ziren ikusitakoak. Haiekin egon ginen hitz egiten zeuzkaten arazoaz, egoeraz eta hainbat gauzetaz. Konturatu ginen haien kezka nagusia kanpalekuen baldintza zorrotzak betetzeko hainbat erakundeetatik jasaten ari diren kontrolak direla. Baina kanpalekuek bizirik dihardute, oztopo guztien gainetik.

Horretaz aparte gehien nabarmendu dezakeguna kanpamenduetan dagoen poztasun giroa, gazteen baikortasuna, sormenarako jarrera itzela, lankidetza... Horregatik Astialdi Forotik geure zorionak eta animoak bidaltzen dizkizuegu!!!



BEGIRALEEN LAN POLTSA ARABAN

Arabako eta Gasteizko ikastola eta eskoletan zailtasunak dituzte begiraleak topatzeko ikasturtearen hasieran, horrexegatik begirale-zerrenda martxan jarri nahi dute uztailetik aurrera. Horren bidez lortu nahi dute harremanetan jartzea eskolak eta begiraleak eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza asetzeko irailetik aurrera.

Izena emateko: www.aisetu.org



GAZTEEN GURUTZE GORRIA - UDAKO AKTIBITATEAK AMURRION

Gazteen Gurutze Gorriak udako animazio programari ekin dio eta Amurrioko igerilekuetara doazenek edukiko dute aukera, uztailaren 30era arte, 16:30etatik 19:30etara arteko ordutegian, antolatzen diren eskulan tailerretan eta uretan egingo diren jolasetan parte hartzeko.

Ekimen honen helburua, animazioa eskaintzeaz aparte, taldeko lana bultzatzea esperientzen eta ezagutzen elkar trukatze modu on bat bezala eta funtzionamendu gisa da. Ekimena Laudioko eta Amurrioko 16 bolondresek aurrera eramango dute.



TIPI TOPA - INFORMAZIO GUZTIA WEBGUNEAN

Jadanik eskegita daude TIPI TOPA webgunean Biltzarrean izandako hitzaldi guztien bideoak eta prozesu osoaren inguruko informazioa: ondorioak, txostenak, bideoak, argazkiak, iritzi artikuluak... Webgune honen zeregina izango da, alde batetik, kontsulta tresna eta, bestetik, ikastaro bizi honetan gertatutakoaren lekuko izatea. Tarte horretan astialdi hezitzailearen errealitatea hobeto ezagutu baitugu dauzkagun barne eta kanpo erronkei hobeto aurre egiteko.

TIPI TOPA amaitu da baina ez berak irekitako bideak. Hemendik aurrera borrokan jarraituko dugu astialdi hezitzailean lan egiten duten pertsona, elkarte eta erakundeen onarpenaren alde, jendartean eragile hezitzaile bezala beharrezkoak direla uste dugulako.



AHOTIK AT 6. ASTIALDI HEZITZAILEA


Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak argitaratzen duen Ahotik At aldizkariaren seigarren zenbaki honek zera nahi du: Tipi Topa Astialdi Hezitzaileari buruzko biltzarra prozesu horretan izan diren eztabaidak eta ondorioak ezagutarazi eta, hortik aurrera, mahai gainean geratu diren auziak berriro aztertzen hasi.



ASTIALDIA ASTINDU!!

Astialdiko taldeen udako ekintzak

UDAKO DESPLEGABLEA astialdi taldeak eta Astialdi Hezitzailea sustatzeko Astialdi Forotik eramaten ditugun proiektuetariko bat da.

Hemen, Astialdi Hezitzaile taldeek antolatzen dituzten ekintza gehienak agertzen dira: milaka ume eta gazteentzako kanpaldiak, udalekuak, herri udalekuak edo irteerak. Taldeari buruzko informazioa, ekintza mota, harremanetarako datuak eta ekintza non garatuko den ere jasotzen da.



ASTIALDI HEZITZAILEARI BURUZKO BILTZARRA

Astialdian eta gazteekin lan egiten duten 200 gazte inguru (elkarteak, begiraleak, hezitzaileak, ikasleak...) egon dira TIPI TOPAn. Astialdiari aire freskoak emateko eta aldi berean behar duen duintasuna gizarteari plazaratzeko.

Otsailaren 27 eta 28an Bilboko Euskalduna Jauregian egindako biltzarraren argazkiak ikusgai hurrengo estekan: Argazkiak

INFORMAZIO GUZTIA WEBGUNE OFIZIALEAN: TIPI TOPA



HEZKUNTZA EZ FORMALA ADMINISTRAZIOETAN

TIPI TOPA prestatzeko lanen artean hauxe Astialdi Foroaren proposamen bat da, non administrazio ezberbinetako kargu politiko eta gazteria teknikariak parte hartzera gonbidatuta baitauden. “Litroak egiteko” gutxieneko antolaketa bat behar (boterako zenbat jarriko den, ze edango den, non geratuko garen, erosketaz nor arduratuko den). Hori dela eta hizketa-tailer hau planteatzen dugu: administrazio publikoek eta Astialdi Hezitzaileari loturiko elkarteen arteko elkarrizketa informala euren arteko harremanak birpentsatzeko.

Argazkiak



TIPI TOPA: BORONDATEZ EDO LANEAN?

Europar Batasuneko Gazteak Ekinean Programa eta Arabako Foru Aldundiko Gazteriaren Foru Erakundeari ezker 2008ko abenduaren 13an Gasteizko Carlos Abaitua aterpetxean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako elkarteetako 50 lagun inguru bildu ginen.

Egunean zehar ekintza ezberdinak egin genituen: hausnarketa, adierazpena, eztabaida eta egungo gizartean aisialdian egiten den borondatezko lanaren nondik norakoen azterketa.

Argazkiak