Biluts elkarteak "Gazteak ekiten" Europako programari buruzko prestakuntza-ikastaroa antolatu du Bilbon
- Norentzat: Gazteekin lan egiten duten pertsonentzat zein programaren barruan boluntariotzan jardun nahi duten gazteentzat.
- Edukiak: Gazteak martxan programaren barruan aurreikusi diren ekintzetan parte hartzeko informazioa eskainiko da ikastaroan.
- Egunak: Urtarrilaren 21ean eta 22an, 16.00etatik 20.00etara.
- Prezioa: 50 euro.
- Izena-emateko: Bete inskripzio-orria www.biluts.org helbidean eta bidali ordain-agiriarekin batera.
Youth in Action Programak, hezkuntza, ikus-entzunezko eta kultura esparru barruan, deialdia ireki du Ekintza 4.6 proposamenetarako. Deialdi honen helburua da erakunde aktiboen ekintza iraunkorrak bultzatzea gazteria arloan. Bestetik, proiektuen eremua Europa mailakoa izan behar da. Epea abenduaren 9ra arte irekita egongo da.
Deialdi hau EAEko erakunde publikoei eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei zuzenduta dago. Erakunde hauek edozein tipologia edo modalitatetako proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte abenduaren 26ra arte, boluntarioek auzolandegietan egin beharreko lan-arloari dagokionez (ingurumena, arkeologia, berreraikitzea, gizarte-lana, antzerkia, artea, ondarea berreskuratzea...). Erakunde interesatuek kontuan hartu beharko dute auzolandegien xedea dela hainbat jatorri eta kulturatako gazteen arteko elkarbizitza eta kultur trukea bultzatzea, auzolandegia hartuk
Azken Europako Foro Sozialean (EFS) Malmön, hurrengo EFSa (Estambul, 2010eko ekainean) prestatzeko bilera bat egitearen beharra ikusi dute, Asanbladan parte hartzen duten hezkuntza elkarteek esperientziak elkar trukatzeko eta estrategia amankomunak lantzeko. Bilera Valentzian egingo da azaroaren 13 eta 14an. Programa eta zehaztasun guztiak hurrengo web orrialdean ikus ditzakezu: educacionfse.wordpress.com
Bilera hezkuntza arloan interesatuta dauden elkarte eta pertsona guztiei zuzenduta dago: sindikatuak, ama eta aita elkarteak, ikasle elkarteak, gizarte mugimenduak...
Euskalerriko Eskautak Bizkaia (EEB) osatzen duten 27 taldeek, hilabete honetan kurtso berri bat hasiko dute. Berriz ere, gizarteari zabaltzen da, kurtsoan zehar ume, gazte eta gurasoekin egiten den lana erakusteko. Tailerrak, kale- animazioa, jolasak,… eta hainbat sorpresa antolatuko dituzte eskaut taldeek, 3000 pertsona baino gehiagorentzat.
Talde bakoitzak bere inguru hurbilean egingo du lan (herrian, auzoan, mendian,…), bere helburua ume eta gazteentzako esparru hezitzaile eta dibertigarria sortzea izanik. Horretarako 27 taldeek egiten duten jarduera gero eta ezagunagoa izan dadin lagundu nahi du.
Atxikitzen ditugu egingo diren ekintzen zerrenda bat:
Astialdirako begirale edo zuzendari izateko beharrezkoa den agiria eskuratzeko aukera asko daude. Titulu hori eskuratzeko ikastaroen matrikula epea zabalik dago une honetan (Irailaren amaiera eta Urriaren hasiera bitartean). Agiri hau Eusko Jaurlaritzak ematen du horretarako homologatuta dauden Astialdirako Eskolen bitartez. Lurralde bakoitzean (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) zenbait Astialdiko Eskola daude eta horietan beharrezkoa den hezkuntza jaso daiteke; esan beharra dago eskola gehienak EGK-ko kide direla.
Eskola, ikastetxe eta ikastoletatik kanpo geratzen den hezkuntzari hezkuntza ez-formala esaten zaio. Balio-heziketan oinarritutako lan hau astialdi hezitzaileko talde eta eskoletatik egiten da. Gaur egun, eskola eta talde hauek hiritartasunerako eskolak bezala lan egiten dute, askotan, ikastetxeek eta familia egitura berriek betetzen ez dituzten hutsuneak estaltzen. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak heziketa modu hau hedatzearen aldeko deia egiten du. Hezkuntza honen bitartez, klaseetatik kanpo, astialdi taldeetan ume eta nerabeei hainbat balio hedatzen zaizkie: bakerako heziketa, partaidetza, ingurumenerako errespetua, elkarbizitza, euskararekiko motibazioa, genero berdintasuna, kulturartekotasuna... Hezkuntza hau hedatzeko ardura astialdirako begirale eta zuzendariek daukate, hauek normalean 19 eta 28 urte bitarteko gazteak izaten dira. Era berean, gazte hauek aipaturiko balioen hedapena egiteko berezko formakuntza eta titulua behar dute. Horretarako Astialdirako Eskolek urtebeteko (trinkoak) edo bi urtetako ikastaroak abiatu dituzte. Eskolaren arabera metodologia, hizkuntza, prezioa edota epeak ezberdinak izaten dira. Bestalde, begirale edo zuzendari izateko formazioan zenbait arlo aurki ditzakegu: psikologia ebolutiboa, talde dinamikak, sexualitatea, hezkidetza, lehen sorospenak, antzerkia, euskal jolasak.
Portugaleteko Udaletxeak "Adolescentes en Crisis" topaketa antolatzen du nerabeen garapena gaiari buruz zalantzaz beteriko garai hauetan hausnartzeko. Biltzar hau eztabaidatzeko eta elkar trukatzeko gune bat bezala aurkezten da eta nerabeen sozializazioan, bere hainbateko dimentsiotan, konprometituta dauden profesionalei dago zuzenduta. Jorratuko diren dimentsioak: elkarbizitza eta hiritar kultura, emakumeen jabekuntza, afektibitatea eta sexualitatea, balio heziketa, prebentzioa bullying, homofobia, xenofobia, drogen larregizko kontsumoaren aurrean...
Nola erantzungo dute oparotasunaren seme-alabek errekurtso gutxiago duen garai berri honen aurrean? Ze norabidek gidatu beharko luke haien heziketa zalantzaz beteriko XXI. mende honetan? Posiblea al da hezitzea eraldatzen ari den errealitateari bizkarra emanez?
INFO +: www.adolescentesencrisis.org
Murtziako Unibertsitateak eta Murtziako Gazteriaren Erakundeak "Hezkuntza ez formala gaztearekiko lanean" ikastaroa antolatuko dute, irailaren 21etik 25era arte, Murtziako Aguilas aterpetxean. Aukera ezin hobea esperientziak, ezagutzak, bizipenak, beharrak, iniziatibak... elkar trukatzeko gure lana hobetzeko eta, aldi berean, Astialdi Hezitzailean aukera eta bide berriak aztertzeko helburuekin.
Izen emateko azken eguna: irailak 14.
INFO +: www.mundojoven.org/unimar
Bolunta prestakuntza foroak jadanik prest du 2009/10 ikasturterako programa. Honetan aurkituko duzu, zure elkartearen lana hobetzeko, banan-banako eta espezializatutako prestakuntza gai askoren gainean: kudeaketa, proiektuen diseinua eta ebaluaketa, software librea, generoa, elbarritasuna, dirulaguntzak, garapen pertsonala, sareak, bolondresak...
INFO +: www.bolunta.org
Gazteriari buruzko ikasketetako adituak prestatzeko helburuarekin, Euskal Herriko Unibertsitateak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritzarekin batera, Gazteriaren Ikerketarako Masterra abiarazi du.
Datu orokorrak:
-Ikastaroaren hasiera: Urriaren 7a
-Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 16:00etatik 20:00etara
-Ikastaroaren egoitza: Gazteen Euskal Behatokia
-Aurrez izena emateko epea: Irailak 9ra arte
-Matrikula egiteko epea: Irailaren 14tik 25era
-Informazio gehiago: www.masterestudiosjuventud.ehu.es